XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezin zuen ulertu. Baina Timek laster irensten zuen ematen zioten guztia.

Goizero, hankak luza zitzan, paseiatzera ateratzen zuten haurrek.

Lehen egunean hunkigarria iruditu zitzaien ibilaldia.

Kedarek Tim egunero paseiatzera aterako zutela hitzeman *hitzeman:agindu (prometer) zion Gorkaneri eta honek agindutakoa betetzeko gogorarazten zion.

- Nekatu bat hartzen ez badu oso nahigabeturik sentituko duk - esan zion -.

- Baina nola konpon genezakek arazo hau? Ataritik irten ahal izateko ezingo zioagu etxea zeharkarazi.

- Hire aitak aurkituko gintuzkek.

- Esan ninan ba muinoaren erdibidera irteten den pasabide bat ezagutzen nuela, tuntuna - erantzun zuen Kedarek -. Erakutsiko dinat.

- Haruntz iristean salbaturik gauden, Blok edo beste norbaitek ikusiko bagintu ere, ez bait zekiten zakurra geurea dugun ala ez.

- Bide bazter batetan aurkitutako zakurren bat dela pentsatuko dinate ziur aski.

- Ongi duk. Erakuts iezaguk ba bide hori - esan zion Gorkanek egonezinik.

Kedaren gelan zeuden elkarturik eta Tim alfonbra gainean etzanda zegoen Gorkaneren ondoan.

Oso lasai aurkitzen ziren Kedaren gelan, han bait zeukaten norbaitek pasabidearen bestaldean atea irekitakoan abisatzen zuen txirrin hura.

- Maribelen gelara pasa beharko diagu lehenengo - esan zuen Kedarek -.

- Muinoan behera doan bidea ikustean beldurtu egingo zarete.

- Ikusiko duzue! Erdi irekirik zegoen bere gelako atetik begiratu zuen.

Pasabide bukaerako atea ongi itxirik zegoen.